 |
|
ZERNOLA
OLINPIADA
DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzako olinpiada
da; zientziaren inguruko olinpiada. Helburua
da zientzia era atseginean jorratzea eta teknologia
berrietan trebatzea. Horrez gain, gazteek parte
hartzea eta gelakideek elkarri laguntzea sustatu
nahi dugu. IX. Zernola Olinpiada izango da
2010/2011 ikasturtekoa, eta berrikuntza ugari
dakartzagu aurten.
MAIZTASUNA
Hil bakoitzean, urritik apirilera, proba bat
jarriko dugu www.zernola.net web
guneko ZN OLINPIADA atalean (ikus
egutegia). Ordutik aurrera, 4 aste inguruko
epea izango duzue erantzuna prestatzeko. Eta
handik astebetera ikusi ahalko duzue erantzunen
puntuazioa. Guztira 5 proba osatu beharko dituzue.
Bostgarren proban, olinpiada osoan osatu duzuen
bloga baloratuko dugu. Beraz, ez utzi amaierarako!
NOLA PARTE HARTU
Izen ematea
www.zernola.net web guneko ZN OLINPIADA atalean aurkituko duzue izena emateko orria. Zuen datuez, taldeko argazkiaz eta helbide elektronikoaz gain, erabiltzaile-izen eta pasahitz bana bidali beharko dituzue. Hori egindakoan, blog bat izango duzue Zernola olinpiadan.
Zuen bloga
Blog bat edukitzea koaderno publiko bat edukitzea bezalakoa da. Alegia, blog edo koaderno horretan, zuek jarriko duzue edukia, baina beste guztiok irakurri eta ikusi ahalko dugu eduki hori, bai eta iruzkinak egin ere. Beraz, Interneteko eduki-sortzaile bihurtuko zarete! Zuen blogean dagoen edukia zuek kudeatuko duzue beti, aurrez erabakitako erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuta. Blogaren kudeaketak aukera hauek eskaintzen ditu:
- Aldatu taldearen datuak: edozein unetan
zuen datuak aldatu nahi izanez gero,
hor duzue aukera.
- Proba sartu: IX. ZN Olinpiadan, parte-hartzaile
bakoitzak bere bloga izango du; hala,
blog horretan argitaratuko dituzue hil
bakoitzean egindako probak, eta guztiok
ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina,
parte-hartzaile guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen
blogean hileko proba argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai
egongo, proba horren epea amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo
dira parte-hartzaile guztien proba berriak ikusgai. Ados?
- Berria sartu/aldatu: aurrerantzean, zuen berri
eman ahal izango duzue Zernolan. Alegia,
zer irteera egin duzuen kontatu, prestatzen ari zareten antzerkiaren
berri eman edo bestelako berriren bat argitaratu nahi izanez gero,
zuen Zernolako blogean argitaratzeko aukera izango duzue, eta besteek
aukera izango dute, orobat, argitaratzen duzuen guztiaren inguruko
iruzkinak egiteko. Oso erraza da bloga kudeatzea; Zernolarako propio
egina dago, eta ez duzue inongo zailtasunik izango.
- Zuen sailkapena. Olinpiadan zuen taldeak zer martxa daraman ikusi ahalko duzue.
Gogoratu azken proban bloga sarituko dela. Blog horretan, zuen eguneroko
gauzez hitz egin dezakezue. Gainerako
parte-hartzaileen blogetan ere parte
har dezakezue, iruzkinak egunez.
Zalantzarik?
Hala ere, edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan, l.arakistain@elhuyar.com idatzita zein 943 363 040 telefonora deituta eta. Arduraduna Lorea Arakistain da.
Izena eman orduko, kontuan izan zuen taldeko argazki bat bidali beharko duzuela; beraz, jarri apain eta segi argazkia ateratzera!
PUNTUAZIOA
Hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...) .
Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Lan irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako sari bat jasoko du. Gainerako lanek 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu, eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik lanen bat nabarmenduz gero, lau puntu jasoko dituzte lan horien egileek. Aipamen berezia jasoko dute lan horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako.
SAILKAPENA
Sailkapenean, proban lortutako puntuazioa nahiz
puntuazio orokorra ikusi ahalko dituzue, baina
zuen proba guztien puntuazioa zuek bakarrik
ikusiko duzue, zuen blogaren kudeaketa-eremutik
bertatik.
ETA SARIAK ZER?
Proba horietako bakoitza irabazten duen gelak opari bat eta irteera bat lortuko ditu, hil horretako babesleen eskutik. Baina proba bakoitzeko puntuek puntuazio orokorrerako balioko dute.
Amaieran, IX. Zernola Olinpiadaren lehenengo bost sailkatuek sari handiak jasoko dituzte. Lehenengo saridunek Zuatzako aterpetxean egingo dute bi eguneko egonaldia; egonaldi horretan, besteak beste kirol-ekintzak egingo dituzte, Arabako Foru Aldundiaren babesari esker. Bigarren saridunak Senda Viva natura-parkera joango dira, bi egun pasatzera. Natura-parkeaz gozatzeaz gain, gau bat igaroko dute han, parkearen babesletzari esker. Hirugarren sailkatuek Sobron Abenturakoekin egingo dituzte kirol-ekintzak, Arabako Sobron ibaian, egun bateko txangoan.
Hiru horiei esker banatu ahal izango ditugu Zernola Olinpiadaren sari nagusiak:
| |
 |