Zer da Zernola.net?
Zernola.net Elhuyar Fundazioak egindako produktua da;
10 urte ingurutik gorako gaztetxoentzako ataria, hain
zuzen ere. Zernolak hezkuntza-sistemarekiko paraleloa
eta haren osagarria izan nahi du. Ikasleak gustura
sartzeko tokia; jolastu, irakurri, eta zientziaren
inguruko zaletasuna hartzeko tokia.
Lankidetza, sormena, ikaskuntza eraikitzaile eta esanahiduna.
Horiek guztiak hartzen ditugu kontuan edukiak, ZN Olinpiadako
probak eta beste diseinatzeko orduan.
Zernolaren egitekoa, baina, ez da Elhuyarretik bakarrik
egiteko lana. Gaztexoei begira egiten dugun zerbait denez,
bai gaztetxoekin eta bai irakasleekin harremanetan egon
nahi genuke, atari bizi eta erabilgarri bat egiteko.
Zuen iritziak eta iradokizunak jasotzeko irrikatan gaude.
Edozertarako, idatzi zernola@elhuyar.com-era.
Zuzendaria: Lorea Arakistain Aizpiri
l.arakistain@elhuyar.com
Marketina: Leire Cancio
l.cancio@elhuyar.com
Zelai Haundi kalea, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
Tel.: 943 36 30 40 / Faxa 943 36 31 44
Elhuyar Fundazioa
ELHUYAR 1972an jaio zen, zientzia eta euskara uztartzeko helburuarekin. Eginbehar horri tinko eusteko, Elhuyar Fundazioa sortu genuen 2002an.
Elhuyar Fundazioaren IV. hausnarketa estrategikoan (2006-2009 urte bitartekoa), honela jaso dugu gure xedea:
Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta euskararen garapena bultzatzea, eta, horretarako, euskal gizarteari kalitateko eta erreferentziako zerbitzu, tresna eta baliabideak eskaintzea, berrikuntza ardatz izanik eta hezkuntzaren alorrean jarduteko konpromisoa hartuta.
Elhuyar Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere helburuekin bat egiten duten bazkideen ekarpenei esker dihardu. Gure egitasmoak gizartean txertatzeko asmo irmoa du, eta, horretarako, euskal gizarteko hainbat eragile bildu ditu: enpresak, erakunde publikoak eta pertsonak. Horrekin lotuta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (SARETEK) berrikuntzaren arloko erakunde bitartekaria da Elhuyar Fundazioa.
Elhuyar Fundazioak hiru sail ditu gaur egun, eta hauek dira bakoitzaren helburuak:
- 1 - Edizioak: material didaktikoa eta aisialdikoa sortzea edo/eta argitaratzea (liburuak; multimedia; sareko produktuak)
- 2 - Hizkuntza Zerbitzuak: Euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, tresna eta zerbitzuak sortzea eta eskaintzea (hiztegigintza, itzulpengintza, software-lokalizazioak, hizkuntza-kontsultak, hizkuntza-zuzenketak, hizkuntza-teknologien alorreko I+G+B)
- 3 - Zientziaren Komunikazioa: zientzia eta teknologia gizarteratzea eta gai horiekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak ematea.
Informazio gehiago: www.elhuyar.org
Harremanetarako: Maier Tapia
elhuyar@elhuyar.com
Zientziaren Komunikazioa
Hasieratik, Elhuyarren egiteko nagusietako bat zientzia eta teknologia gizarteratzea izan da; zientzian eta teknologian nonahi sortzen diren berriak euskal gizarteari helaraztea eta Euskal Herrian bertan nahiz kanpoan arlo horietan zer egiten den ezagutzera ematea. Zientziaren Komunikazioa sailean islatzen da helburu hori gaur egun, eta honela laburbiltzen dugu gure xedea: Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta gai horiekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak eskaintzea
Langintza horrek fruitu asko eman ditu, eta hainbat dibulgazio-proiektu ditugu martxan gaur egun, garrantzitsuenak hauek:
- - Elhuyar Zientzia eta Teknika hilabetekaria
- - Zientzia.net, zientziari buruzko web gune orokorra
- - ZerNola.net, gaztetxoentzako zientziari buruzko web gunea
- - Basqueresearch.com, euskal ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren web gunea
- - Teknopolis telebista-saioa
- - Norteko Ferrokarrilla irratsaioa
- - Kolaborazioak hainbat komunikabidetan
- - CAF-Elhuyar dibulgazio-sariak
- - Hitzaldiak
- - Lehiaketak
- …
Kanpo-zerbitzu espezializatuak ere ematen ditugu, betiere zientziaren dibulgazioan dugun eskarmentua eta jakintza oinarri hartuta.
Informazio gehiago: www.elhuyar.org
Arduraduna: Maria Gil
m.gil@elhuyar.com
|