3.
proba:
Urte berri on!
Unescok Biodibertsitate Biologikoaren Urtea izendatu du 2010a. Izan ere, espezie inbaditzaileen arriskuaz ohartarazi nahi gaituzte. Baina, zer dira espezie inbaditzaileak? Nondik datoz? Eta, zer nahi dute?
Wikipediaren arabera, espezie inbaditzaile deritzo jatorrizkoa ez den ekosistema batean sartu eta ekosistema horretako oreka ekologikoa suntsitzen duen espezieari.
Oro har, inbaditzaile biologikoak azkar hazten diren eta ugalketa-ziklo laburrak dituzten espezieak izaten dira. Aldi berean, ingurune askotan bizitzeko gaitasuna dute, habitatari ez baitiote bizi-baldintza zorrotzik eskatzen. Espezie inbaditzaileak erruz ugaldu eta modu ezin hobean egokitzen dira bizileku berrira, eta, askotan, harrera-ekosistemako jatorrizko espezieak arriskuan jartzen dituzte. Halako inbasioek, munduko biodibertsitatea gordetzeko arazo larria izateaz gain, konponbide zaila izaten dute.
Espezie inbaditzaileen adibide dira, besteak beste: Cortaderia selloana panpa-belarra, Robinia pseusoacacia sasiakazia, Dreissena polymorpha zebra-muskuilua, Procambarus clarkii ibai-karramarro amerikarra, Mustela vison bisoi amerikarra eta Myocastor coypus karraskaria.
Bazenuten hauen berri? Jarraitu beheko irudiko pausoak.
1.BIDAIA
2. EGOKITZAPENA
3. BERTAKOAK JAN
4. STOP
Informazio gehigarria
ARAUAK
Erantzunak
blogean sartzeko gehienezko epea: otsailaren 15era
arte.
Otsailaren 19an jakin ahalko duzue
erantzunen puntuazioa. Bosgarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko
dute.
Zer hartuko dugu kontuan?
Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...). Horien arabera, hiru lan aukeratuko
ditugu. Irabazleak
10 puntu jasoko ditu, bigarrenak
8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak,
berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen
duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako
lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte,
epez kanpo bidaltzen dutenek 1
puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek
0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik
lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko
dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan
horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako
Erantzunak
nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala,
blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta
guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile
guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba
argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea
amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien
proba berriak ikusgai. Ados?.
Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
BABESLEAK
Hilabete honetako
probaren babesle eta sari-emaileak:


SARIA
Kukuxumuxuren oparia eta Karpin Abenturara joateko sarrerak eta autobusa.