2. proba:

Aizue lagunok!

Prentsa-ohar berezi bat iritsi da zuen lantaldeko erredakziora. Honela dio:
Kablez egindako balea

PRENTSA-OHARRA: Kablea, desagertzeko arriskuan dagoen espeziea

Kablerik gabeko konexioa gero eta erabiliagoa da, eta inork gutxi jotzen du gugana. Kablerik gabeko konexioek arriskuan jarri dute gure etorkizuna, eta gizarteak baztertu egiten gaituela sentitzen dugu. Kablea desagertzeko arriskuan dagoen espeziea da. Horregatik, gure arazoaren berri eman, eta laguntza eskatu nahi dugu. Aurrera begira, mobilizazio eta sentsibilizazio-kanpainak egitea pentsatzen dihardugu.

Nazioarteko Kableen Elkartea

Prentsa-ohar honetatik abiatuta, erreportaje labur bat egitea erabaki duzue. Gehienez bost minutu izango ditu bideoak. Izenburu hau izango du: “Kable-korapiloa edo kable gabeko sarea. Nola konektatzen zara?”

Ezer baino lehen, pentsatu ondo, eta erabaki zer den kontatu nahi duzuena.

A! Honen guztiaren berri telebistaz jaso nahi nuke. Kontuan izan telebistan gauzak hitz gutxitan eta modu errazean azaldu behar direla. Gai izango al zarete kable bidezko eta kablerik gabeko konexioa azalduko dituen albistegi bat sortzeko, gehienez bost minutukoa?

 

Formatua: Telebistako albistegia euskaltube.com, youtube.com edo horien antzeko web guneren batean argitaratu eta blogera eraman, ematen dizuen kodea laburpenean kopiatuta.Kasu honetan ez duzue artxiborik igo behar fitxategian.

 

Bideoak sartzeko jarraibideak

 

Gogoan izan edozein unetan sor ditzakezuela bideoak, eta zuen blogean sartu.

ARAUAK

Erantzunak blogean sartzeko gehienezko epea: urtarrilak 11ra arte.

Urtarrilaren 15ean jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Bigarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute.

Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...). Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako

Erantzunak nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala, blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien proba berriak ikusgai. Ados?.

Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!


BABESLEAK


Hilabete honetako probaren babesle eta sari-emaileak:

SARIA

Berriaren oparia eta Zientziaren Kutxagunera joateko sarrerak eta autobusa. Bideo saritua Berria-ren web gunean egongo da ikusgai.