1.
proba:
Kaixo lagunok!
Bideoa ikusita, ez
duzue zalantzan jarriko giza gorputza musika egiela! Beatbox-a egiteko
entrenamendua behar da. Hala ere, badira entrenamendu gabe sortzen
diren soinuak ere. Gure organismoak soinu desatseginak sortzen ditu
maiz... baina soinu bakoitzak bere funtzioa du. Giza gorputza soinu-kaxa
handi bat da. Kaxa irekitzeko prest?
Proba hau ebazteko, txantiloi bat bete behar duzue. Egin klik loturan, eta gorde zuen diskoan. Segi beheko irudiaren loturei, eta erantzun galderei.

- Gorputzaren beste zein soinu ezagutzen duzue? Kontatu zein diren eta zein zerk sortzen dituen.
- Eztabaida: gorputzaren soinu eta hotsak ezkutatu behar dira? Eztabaidatu taldean, eta eman ateratako argudio eta ondorioen berri.
Deskargatu txantiloia, osatu lana eta bihurtu flash fitxategi. Eta gogoan izan olinpiadaren amaieran blogik onenak saria izango duela. Zeren zain zaudete zuen berri emateko?
ARAUAK
Erantzunak
blogean sartzeko gehienezko epea: azaroaren 23ra
arte.
Azaroaren 37an jakin ahalko duzue
erantzunen puntuazioa. Bosgarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko
dute.
Zer hartuko dugu kontuan?
Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...). Horien arabera, hiru lan aukeratuko
ditugu. Irabazleak
10 puntu jasoko ditu, bigarrenak
8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak,
berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen
duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako
lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte,
epez kanpo bidaltzen dutenek 1
puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek
0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik
lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko
dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan
horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako
Erantzunak
nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala,
blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta
guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile
guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba
argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea
amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien
proba berriak ikusgai. Ados?.
Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
BABESLEAK
Hilabete honetako
probaren babesle eta sari-emaileak:

SARIA
Skunkfunken oparia eta Iruñeko Planetarimuera joateko sarrerak eta autobusa.