6. proba:

 

Kaixo lagunok!

Aurreko beste zenbaitetan bezala, proba hau ebazteko txantiloi hau bete behar duzue. Egin klik loturan, gorde zuen diskoan eta hasi lanean. Animo, ekipo!

 

 

Udaberria gainean daukagu, eta kalera aterako gara ZN Olinpiadaren 6. proban; zer iruditzen? Hori bai, konturatzen gara zer epe estu utzi dizuegun proba egiteko; horregatik, aldaketa txiki bat egingo dugu ZN Olinpiadaren egutegian. Adi! 6. proba bidaltzeko epea apirilaren 9a izango da, eta horrek 7. probaren datak aldatzea erakarriko du. Baina epe errealistagoak direla iruditzen zaigu; beraz, hala egingo dugu, ados? Ekin diezaiogun, bada, probari!

Ibaien ekosistemen ezaugarriak eta horien arazoak hobeto ezagutu nahi ditugu oraingoan; zuen herrietako ibaienak ezagutu nahi ditugu, gainera!

Askotan ibiliko zineten ibai ondoan paseoan, baina, oraingoan, biologo zuhurrak izango zarete, eta begi zorrotzez aztertuko duzue ibaiaren ingurua.

Har ezazue bizkar-zorroa, beraz, jantzi botak eta zoazte hurbilen duzuen ibaira, ados?

Zer egin behar da?

Hasteko, zaudeten tokia deskribatuko diguzue, eta zehazki non dagoen azalduko diguzue. Probaren helburua da, zenbait behaketa egin ondoren, zuen ibaiaren diagnostikoa osatu eta horren inguruko hausnarketa egitea. Talde bakoitzak berea egingo du, eta, ziur, batzuen eta besteen lanak oso desberdinak izango dira!

Proba hau AZTERTU programaren barruan Eusko Jaurlaritzak gauzatu duen ibaialde proiektuarekin dago lotuta erabat. Izan ere, Zernolan ditugun helburuek bete-betean egiten dute bat AZTERTU programarekin, eta, gainera, oso ondo pasatuko dugula iruditzen zaigu!

Has gaitezen, bada!

 

1. galdera 2. galdera 3. galdera 4. galdera

Animo!!!

ARAUAK

Erantzunak blogean sartzeko gehienezko epea: apirilaren 9 ra arte.

Apirilaren 14an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Seigarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute.

Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...). Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako

Erantzunak nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala, blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien proba berriak ikusgai. Ados?.

Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!


BABESLEA


Hilabete honetako probaren babeslea eta sari-emailea:

SARIA


Senda Viva bisitatzeko sarrerak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak babestutako opariak.