1. proba:
Kaixo! Sorpresa hartu dut gaur, lagunok!
Oraintxe jakin dut 2008a izendatu dutela. Interesgarria da; azken finean, gure etxea da, eta
non bizi garen, etxea nola dagoen, eta konpontzeko zerbait badagoen
jakitea gure mesederako da. Horrez gain, n
ere bagaude, eta han egiten ari diren ikerketak oso lagungarriak izango
dira planeta osoaren egoera hobeto ezagutzeko.
Edonola ere, harrigarriena hauxe iruditu zait: 2008a ere bada! Patatarena, alajaina!!
Gustura izango zarete arabarrak! Egia esan, hasieran jo eta ma geratu
naiz hori jakin dudanean, Poloen eta are gehiago planeta osoaren ondoan,
oso gauza xumea iruditu baitzait patata urte oso bat hari emateko. Ez
dakit, patataren eguna, edo, nahi izanez gero, patataren astea egitea
normala iruditzen zait, baina Patataren urtea... eta nazioartekoa, gainera,...
ez ote da gehiegi?
Bada, kontua da, begiratzen hasi naizela zer den, zenbat
lekutan egiten duten, eta beste hainbat bitxikeria, eta orain ez dut
zalantzarik, patatak ongi merezia du urte osoa. Hala ere, zuen arrazoiak
ere jakin nahi nituzke. Zer iruditzen zaizue zientzia-dibulgatzaile
bihurtzea eta patataren garrantziaz artikulu bat idaztea? Artikuluaren
izenburua, hau izango litzateke, gutxi gorabehera: "2008, nazioarteko
patataren urtea, merezimendu osoz". Hortik aurrerakoa, zuen sormenaren,
informazio-bilketaren eta idazteko argitasunaren esku uzten dut.
Nik aipatutako kontu horiek begiratu ditut Patataren nazioarteko urteaz
FAOk egin duen web gunean, eta beste gauza batzuk ere bai: nolakoa den irakurri
dut, egiten saiatu
naiz, eta -en informazio gehiago
bilatu dut. Hauek dira, besteak beste, gehien interesatu zaizkidan artikuluak:
Orain, zuen artikuluak irakurtzeko irrikaan nago. Eta ez ni bakarrik,
irakurle asko izango ditu zuen lanak. Izan ere, Berriako Mantangorrikoak
lagunak ditugu, eta haien eredua erabiliz egiten baduzue lana, artikulu
onena argitaratzeko prest daude!
Lana taldean egin beharko duzue, beraz, egitekoak zuen artean bana ditzakezue
artikulua idazteko prozesuan. Esaterako, zuetako batzuek informazioa
bilatu eta ideia nagusiak bildu beharko dituzue, beste batzuek testuaren
gorputz nagusia idatzi (10 letra-tamainako 2.000 karaktere, espazioak
barne, gehienez), beste batzuek, aldiz, xehetasun garrantzitsuren bat
landuko duzue koadro bereiz gisa, beste zenbait argazkiaz eta argazki-oinaz
arduratuko zarete, eta denon artean erabakiko duzue titularra. Zer iruditzen?
Animo! Zain-zain nago!!
ARAUAK
Hona bete behar duzuen eredua: MANTANGORRIREN
EREDUA.
Erantzunak
blogean sartzeko gehienezko epea: urriaren 26ra
arte.
Azaroaren 5ean jakin ahalko duzue
erantzunen puntuazioa. Lehen proba honetako puntuek azken sarirako balioko
dute.
Zer hartuko dugu kontuan?
Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko orduan. Lehenik, egokitasunari begiratuko diogu; alegia, eskatutakoari zuzen erantzun ote diozuen. Horrez gain, lana zenbateraino originala den eta zenbat landuta dagoen balioztatuko dugu (sakontasuna, iturriak aipatzea, ikus-entzunezko materiala izatea txertatuta, irakurterraza izatea...). Horien arabera, hiru lan aukeratuko
ditugu. Irabazleak
10 puntu jasoko ditu, bigarrenak
8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak,
berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen
duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako
lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte,
epez kanpo bidaltzen dutenek 1
puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek
0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik
lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko
dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan
horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako
Erantzunak
nola bidali: ZN Olinpiadan, parte-hartzaile bakoitzak bere bloga izango du; hala,
blog horretan argitaratuko dituzue hil bakoitzean egindako probak, eta
guztiok ikusi ahalko ditugu guztion lanak. Baina, parte-hartzaile
guztiok baldintza berak izan ditzazuen, zuek zuen blogean hileko proba
argitaratu arren, ez da besteentzako ikusgai egongo, proba horren epea
amaitu arte. Epe hori amaitutakoan egongo dira parte-hartzaile guztien
proba berriak ikusgai. Ados?.
Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
BABESLEA
Hilabete honetako
probaren babeslea eta sari-emailea:

SARIA
BERRIAk oparitutako musika CDak.