Mezu sekretu bat bidaliko didazu? Tira, inor konturatu gabe. Baina, aizu, eta bion arteko mezua norbaitek harrapatzen badu? Onena izango da bion arteko kode sekretu bat adostea, eta, horrela, lapurtzen dizkiguten mezuak ezin izango dituzte irakurri!

Ez pentsa txorakeria bat denik. Horixe bera egin izan dute erregeek eta enperadoreek historian zehar espioiekin komunikatzeko. Informazioa trukatzea oso garrantzitsua zen haientzat. Gure artekoa, ordea, ez dugu hain helburu gaiztoarekin egingo. Gure arteko gauzak lasai kontatzea besterik ez dugu nahi, intimitatea galdu gabe.

Rosetta harria

Gure kontuak jakin nahi dituenak, gure mezuak deskodetu beharko ditu. Thomas Young-ek bezala; ingeles hark kode sekretu ospetsu bat deskodetu zuen. Kodea berez ez zen sekretua, desagertutako hizkuntza bat baizik: antzinako egiptoarren hieroglifikoen hizkuntza. Horretarako, Rosetta harria erabili zuen; harri hartan, mezu bat zegoen idatzita hiru hizkuntzatan: grekoz, demotikoz eta egiptoarren hieroglifikoetan. Youngek, mezu hartatik abiatuta, hieroglifikoak interpretatzeko formula lortu zuen.

Guk ez ditugu gure mezuak hiru kodetan idatziko. Kode bakarra nahikoa dugu. Baina nola egiten da kode bat? Segi aurrera eta ideia batzuk topatuko dituzu!

 

Hel diezaiogun probari! Prest?

1. galdera 2. galdera 4. galdera 3. galdera



ARAUAK

Erantzunak bidaltzeko epea: apirilaren 27ra arte.

Maiatzaren 4an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Zazpigarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute.

Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako

Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Zamudioko Txirriplon ikastolako DBHko 2A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplon ikastola-DBH2A".

Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!


BABESLEA


Hilabete honetako probaren babeslea eta sari-emailea:

Gaztetxulo

eta

Astizko kobak

SARIA


Gaztetxulo: 3 hilabeteko harpidetza ikasle danei.
Astizko kobak ikusteko sarrerak.