|
4. proba:
Kaixo lagunok!
Espazioan objektu hegalari ugari dago, asko identifikatu gabeak. Baina horrek ez du esan nahi plater hegalariak direnik! Ez; kometak, asteroideak, arroka-puskak eta horrelakoak dira, eta batzuek Lurrarekin talka egiten dute. Hala, egunero ehunka tona material sartzen dira atmosferara. Ia denak partikula txikiak dira, miligramo gutxikoak. Ikaragarri azkar sartzen dira atmosferan, 40 km/s-ko abiaduran edo azkarrago. Abiadura horretan, partikulak berotu egiten dira, eta, desegin ahala, argia igortzen dute. Izar uso deitzen zaie. Gerta liteke, ordea, inoiz edo behin objektu askoz handiago bat sartzea atmosferan, eta guztiz ez desegitea. Horiei meteoro deitzen zaie, eta, lurrazalera iristen direnean, dezenteko kalteak sor ditzakete jotzen duten lekuan. Hamar urtetik behin iristen da horrelako bat. Eta, ehun milioi urtetik behin, litekeena da ikaragarrizko objektu batek jotzea lurrazala. Duela 65 milioi urte, adibidez, kolpe izugarria jasan zuen Lurrak. Haren ondorioz ingurumenean gertatu ziren aldaketengatik, Lurrean bizi ziren hamar espezieetatik zazpi desagertu egin ziren, tartean dinosauroak. Bueno, egia esan, dinosauroen desagerpena
azaltzeko bide bat da hori. V. ZN Olinpiadako 4. proban horren eta beste
hainbat konturen harira ibiliko gara; has gaitezen, bada!
Ondo pasa!
Erantzunak bidaltzeko epea: urtarrilaren 26ra arte. Otsailaren 5ean jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Laugarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Zamudioko Txirriplon ikastolako DBHko 2A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplon ikastola-DBH2A". Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
eta
|