|
3. proba: Irudiak: Alai Zubimendi Kaixo lagunok! Arazo baten aurrean gaudenean eta hura konpontzeko soluzioa bilatzen dugunean, konturatu barik ere, metodo bati jarraitzen diogu beti. Beroa egiten duela, paperezko haizemaile bat egiten dugunean, adibidez, momentuko arazoari aurre egiteko tresna bat eraikitzen dugu: paper zati bat bilatu, behar den neurria eman orriari, eta haizemailea egiteko urratsak eman (tolesdura bakoitza dagokion ordenan, ezta?). Bai, behin baino gehiagotan gertatuko zitzaizuen arazo baten aurrean objekturen bat eraiki duzuela. Konturatu barik, hitz potoloetan ‘prozesu teknologikoa’ deritzon metodoari jarraitu diozue kasu horietan.
Hala ere, badakit zuek adituak zaretela gai horretan, eta, horregatik, prozesu teknologiko bitxi baten bueltan arituko gara V. Zernola Olinpiadako 3. proba honetan: luthierrek bibolinak nola egiten dituzten ikusiko dugu.
Animo, ekipo, oporretarako ezer ez da falta eta!
Erantzunak bidaltzeko epea: abenduaren 22ra arte. Urtarrilaren 8an jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Hirugarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Gainera, proba bakoitzean arrazoiren batengatik lanen bat nabarmenduz gero, 4 puntu jasoko dituzte lan horien egileek. Aipamenak izango dira lan horiek, eta, gehienez, bost aipamen egingo ditugu probako Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Zamudioko Txirriplon ikastolako DBHko 2A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplon ikastola-DBH2A". Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
|