|
2. proba: Zein da zein? Ikus beheko koadroa. Guztiak dira
urpeko erreinuko animaliak. Izen- Txitxarroa, itsas dortoka,
txokoa, sardina, izkira, espirografoa, piraña,
piraña gorria, Picasso arraina, balezta pailazoa,
aingeru arraina, loro-
"Urpeko
Erreinuan" CD-ROM-etik hartutako irudiak.
Ornoduna ala ornogabea? Lehenengo... zer adierazi nahi dugu animalia bat ornoduna edo ornogabea dela esaten dugunean? Esan goiko zerrendako zein den ornoduna eta zein ornogabea. Elikatze-katea Animaliok, energia eskuratzeko, beste animalia batzuk jaten ditugu, eta, arrunki, esaten dugu handienak txikiena jaten duela. Ordena itzazue honako hauek eta eratu elikatze-kate bat:
Zerrendako animalia batzuk 1. mailako harrapariak dira, eta beste batzuk, 2. mailako harrapariak. Hauetako zein dira 1. mailako harrapariak eta zein 2. mailakoak? Karramarroak, txibiak, marrazoa, marmoka, sardina, atuna, balea, itsas dortoka, ezpata-arraina eta izkira.
Erantzunak bidaltzeko epea: azaroaren 25era arte. Abenduaren 5ean jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa. Bigarren proba honetako puntuek azken sarirako balioko dute. Zer hartuko dugu kontuan? Badakizue, hiru irizpide hartuko ditugu kontuan lanak saritzeko: originaltasuna, egokitasuna eta zenbat landu den. Horien arabera, hiru lan aukeratuko ditugu. Irabazleak 10 puntu jasoko ditu, bigarrenak 8 puntu lortuko ditu eta hirugarrenak, berriz, 6 puntu. Lehengo saria jasotzen duenak, puntuez gain, gela osoarentzako saria jasoko du. Gainerako lanek, 3 puntu eskuratuko dituzte, epez kanpo bidaltzen dutenek 1 puntu eta probarik bidaltzen ez duten ikasgelek 0 puntu izango dute. Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Zamudioko Txirriplon ikastolako DBHko 2A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Txirriplon ikastola-DBH2A". Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude!
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||