Kaixo lagunak:

Amaitu da, jada, zazpigarren proba eta baita aurtengo olinpiada ere. Parte hartu duzuen guztioi ZORIONAK eman nahi dizkizuegu.

Hemen dituzue zazpigarren probako erantzuna eta irabazleak egindako lana:

 

7. proba

ENUNTZIATUA

ERANTZUNAK

ARAUAK

LAN IRABAZLEA

 

 

7. proba:

Informatika

 

 

Kaixo lagunak:

Dagoeneko iritsi gara II. Zernola Olinpiaden azken probara! Eskerrak eman nahi dizkizuet hain gogotsu parte hartzeagatik. Pentsatzen dut jadanik oporretan egoteko irrikaz egongo zaretela; ni ere berdin nabil, baina, tira, animo, gutxi falta zaigu eta! Azken proba informatikari buruzkoa da, hain zuzen Interneti buruzkoa. Denok ezagutzen duzue Internet, eta ziur naiz nabigatzaile iaioak izango zaretela. Zernolan probak bidaltzen eta sailkapenak begiratzen ibiltzen zarete asko, bai!!! Probarekin hasteko, Interneten nabigatzen zenbateko abilezia duzuen ikusteko,galdera erraz batzuk jarri dizkizuet. Ea, ea...

 

 

www.zernola.net web gunean, zenbatek erantzun zuten kukua entzun zutela? www.kaixo.com web gunean Imaz abizena nongoa den aurki daiteke. Topa al dezakezue?www.sustatu.com web guneko artikulu batek datu hau ematen du: 2003an zein hitz bilatu ziren gehien Google bilatzailearen bidez. Zein izan zen hitzik bilatuena 2003ko uztailean?www.aurki.com web gunean, "aisialdia" izeneko atalean, perretxikoez diharduen web gune bat dago. Perretxikoen web gune horren eritziz, zein dira perretxiko estimatuenak?Zein izan zen 2004ko otsailaren 10eko eguneko argazkia www.zientzia.net -en?www.argia.com web gunean Iratiko oihanak zenbateko hedadura daukan agertzen da. Zenbatekoa da?

 

Erraza, ezta?? Oraingoak ez dira horren errazak izango, einn? Hauek Interneten funtzionamenduarekin dute zerikusia.

 

7) Elkarri konektaturiko ordenagailuen multzoa da Interneten oinarria. Nola deitzen zaio multzo horri?

S _ _ _ _

 

8) Nola deritzo ordenagailuen artean mezuak bidali eta jasotzeari?

P _ _ _ _ E _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

 

 

9) Jarraian aipatzen direnak derrigorrezkoak dira Interneten ibili ahal izateko....bat izan ezik!! Ea asmatzen duzuen zein den:

1) Ordenagailua

2) MODEMa edo RDSI txartela (ordenagailuak telefono bidezko konexioa lor dezan ezinbesteko dispositiboa)

3) Telefono-linea

4) Interneteko zerbitzuen hornitzailea (Internetek telefono bidez funtzionatzen duenez, telefonoaren zerbitzua emango digun enpresa beharko dugu)

5) Interneteko konexioa gauzatzeko programa

6) Nabigatzeko programa

7) Antena parastrotofikoskopikoa (Estatu Batuetako web guneek soilik)

 

10) Ondoren, goiko horiekin lotutako izenen zerrenda bat jarriko dugu. Izen bakoitzaren ondoan, goiko zein kontzepturi dagokion idatzi behar duzue (nahikoa da zenbakia jartzea)

- Euskaltel

- Mackintosh

- Mozilla

- 56k

 

ERANTZUNAK

1. www.zernola.net web gunen zenbatek erantzun zuten kukua entzun zutela? %20k.

2. www.aurki.com web gunean, "aisialdia" izeneko atalean perretxikoetaz diharduen web gunea dago. Perretxikoen web gune horren eritziz, zein dira perretxiko estimatuenak? onddoak.

3. www.sustatu.com web guneko artikulu batek 2003an Google bilatzailearen hitzik bilatuenak ematen ditu. Zein izan zen Google-en 2003an uztailean hitzik bilatuena? Frantziako tourra.

4. Zein izan zen 2004eko otsailaren 10eko hileko argazkia www.zientzia.net -en? Medusa-espezie aurkitu berria.

5. www.argia.com web gunean Iratiko oihanak zenbateko hedadura daukan agertzen da. Zenbatekoa da? 50 kilometro karratu edo 150 kilometro karratu ( Argia.com-eko "Euskal Herriko gida" atalean 50 kilometro karratu dituela esaten da baina "Iratiko oihana. Bakardade isila" izenburupeko artikuluan 150 kilometro karratu dituela esaten da. Erantzun zuzena 150 kilometro karratu dira. Hala ere, 50 kilometro karratu jarri zutenei ere erantzuna zuzena bezala onartu diegu web gunean horrela jartzen duelako).

6. www.kaixo.com web gunean Imaz abizena nongoa den aurki daiteke. Topatu al dezakezute? Donostia, Urnieta, Lazkao eta Segura. Nafarroan ere hedatu zen.

7. Elkarri konektaturiko ordenagailuen multzoa da interneten oinarria. Nola deitzen zaio multzo honi? SAREA

8. Nola deritzo ordenagailuen artean mezuak bidali eta jasotzeari?

POSTA ELEKTRONIKOA

9. Jarraian aipatzen diren gauzak derrigorrezkoak dira interneten ibili ahal izateko....bat ezik!! Ea asmatzen duzuten zein den:

1)Ordenagailua

2)MODEM edo RDSI txartela ( ordenagailuak telefono bidezko konexioa lor dezan ezinbesteko dispositiboa)

3) Telefono-linea

4) Interneteko zerbitzuen hornitzailea ( Internet telefono bidez funtzionatzen duenez, telefonoaren zerbitzua emango digun enpresa beharko dugu)

5)Interneteko konexioa gauzatzeko programa

6)Nabigatzeko programa

7)Antena parastrotofikoskopikoa ( Estatu Batuetako web guneek satelite bidez bidaltzen dute informazioa)

10. Ondoren goiko horiekin lotutako izenen zerrenda bat jartzen dugu. Ondoan goiko zein kontzeptu dagokion esan ( zenbakia jartzearekin nahikoa da)

- Mackintosh ( 1)

- 56k (2) edo (3)

- Euskaltel (4)

- Mozilla (6)

 

ARAUAK

Erantzunak bidaltzeko epea: maiatzaren 10 arte.

Maiatzaren bigarren astean jakingo duzue erantzunen puntuazioa eta ikasgela irabazlearen izena.

Zer hartuko dugu kontuan proba honetan saria banatzeko? Zenbateko garrantzia emango diogu irizpide bakoitzari?

- Originaltasuna : % 20
- Egokitasuna: % 40
- Azkartasuna: % 30
- Landua egotea: % 10

Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue.

OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena, maila eta gela jartzea. Adibidez, Hernaniko Langile eskolako DBHko 1A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau idatzi beharko luke: 7. proba-Langile ikastola-DBH1A.

Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude. Azken proba dela!!

Azken proba honetarako normalean baino egun gutxiago edukiko dituzue. Maiatzaren 10erako erantzunak hemen behar ditugu.

 

BABESLEA

Hilabete honetako probaren babeslea eta sari-emailea: ELHUYAR FUNDAZIOA

SARIA

Elhuyarren "Oroimenaren lapurrak" CDak eta " Zure gorputza barrutik".

IKUSI

BIDEOA IKUSI