|
Kaixo lagunak: Amaitu da, jada, lehen proba, baina erantzun zuzenak zein diren eta irabazleak zer lan egin duen ikusteko irrikitan egongo zarete, seguru. Hemen dituzue:
2. proba
1) Zer da eguzki-eklipsea? Eta zer ilargi-eklipsea? Esan kasu bakoitzean non kokatzen diren Lurra eta Ilargia, gutxi gorabehera.
2) Eklipse guztiak berdinak dira? 3) Eklipseak mundu guztia ikusten dira? Zergatik? 4) Noiz izango dugu hurrengo eklipsea? Zer izango da, eguzki-eklipsea edo ilargi-eklipsea? Eta zein motatakoa izango da: osoa ? Ez ahaztu erantzunean probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jarri behar direla. Erantzunak bidaltzeko epea: azaroaren 21a arte. Abenduaren lehen astean jakingo duzue erantzunen puntuazioa, bai eta bigarren proba honen erantzun zuzenak eta azalpenak zein diren ere. Bigarren proba honetako puntuak baliagarri izango dira azken sarirako. Zer hartuko dugu kontuan proba honetan saria banatzeko? Zenbateko garrantzia emango diogu irizpide bakoitzari? -
Originaltasuna : % 25 Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Hernaniko Langile eskolako DBHeko 1A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: 1. proba-Langile ikastola-DBH1A. Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude.
BABESLEA Hilabete honetako probaren babeslea: MIRAMON. ZIENTZIAREN KUTXAESPAZIOA
SARIA Oroimenaren lapurrak abentura grafikoa
Hauek dituzue 2. probako galderen erantzunak. Hemen jarritakoak oinarri-oinarrizko erantzunak dira; askok erantzun zabalagoak eman dituzue, batzuetan onerako eta besteetan kalterako. 1) Zer da eguzki-eklipsea? Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean jarri eta Lurretik Eguzkia ezin ikustea. Hiru astroek plano berean eta lerrokatuta egon behar dute. Eta zer da ilargi-eklipsea? Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean jarri eta Lurretik Ilargia ez ikustea. Hiru astroek plano berean eta lerrokatuta egon behar dute. Esan kasu bakoitzean non kokatzen diren Lurra eta Ilargia.
2) Eklipse guztiak berdinak dira? Ez. Eguzki-eklipsea eta ilargi-eklipsea desberdinak izateaz gain, horien barruan ere badira desberdintasunak: Eguzki-eklipse
osoa: Eguzkia erabat ezkutatzen da. 3) Eklipseak mundu guztian ikusten dira? Bai, mundu guztian ikusten dira, baina ez aldi berean, bakoitzean tokatzen den tokietan, baizik. Zergatik? Ilargi-eklipseak une horretan gaua izan eta Ilargia zerumuga baino gorago dagoen tokietan soilik ikus daitezke. Era berean, eguzki-eklipseak une horretan eguna den tokietan soilik ikus daitezke. Hala ere, ez da eguna den toki guztietan ikusiko, Ilargiak Lurrean egiten duen itzala ez baita guztia estaltzeko adinakoa. 4) Noiz izango dugu hurrengo eklipsea? Galdera egin genuenean, azaroaren 3an, hurrengo eklipsea azaroaren 9koa zen. Zer izango da, eguzki-eklipsea edo ilargi-eklipsea? Ilargi-eklipsea. Eta zein motatakoa izango da: osoa ? Osoa.
San
Viator
-- DBH 1. B
|