|
Kaixo lagunak: Amaitu da, jada, lehen proba, baina erantzun zuzenak zein diren eta irabazleak zer lan egin duen ikusteko irrikitan egongo zarete, seguru. Hemen dituzue:
1. proba
1) Nor zen Dolly? Ba al zuen ezaugarri berezirik? Eta nola sortu zen? 2) Ba al dakizue zer diren klonak? Azal ezazue zuen ustez klonak zer diren 4-8 lerrotan (ondorengo ariketa egiteak lagunduko dizue, beharbada). 3) Imagina ezazue ezkerreko irudia familia baten zuhaitz genealogiko moduko bat dela, hau da, goikoa dela noizbait familia sortu zuena eta gainerakoak haren ondorengoak direla. Konturatuko zarete ondorengoetan badirela gizonezkoak eta emakumezkoak, hile argikoak eta ilunekoak, meheagoak eta lodiagoak, begi argikoak eta ilunekoak Guztiak familia berekoak izan arren, badira desberdintasunak horien artean. Zergatik daude desberdintasunak? Ugalketan bi pertsonaren ezaugarriak nahasten direlako (zuek ere aitaren edo amaren edo bien antza izango duzue).
Eskuineko irudian, ordea, zuhaitz genealogikoko arbasoa klonikoki ugaldu dela imaginatu behar duzue; hau da, klonak izan dituela. Zer itxura izango dute ondorengo horiek guztiek? Ondorengoek izango al dute desberdintasunik beren artean?
Erantzunak bidaltzeko epea: urriaren 24ra arte. Azaroaren lehen astean jakin ahalko duzue erantzunen puntuazioa, bai eta lehen proba honen erantzun zuzenak eta azalpenak zeintzuk diren. Lehen proba honetako puntuak baliagarri izango dira azken sarirako. Zer hartuko dugu kontuan proba honetan saria banatzeko? Zenbateko garrantzia emango diogu irizpide bakoitzari? -
Originaltasuna : % 25 Erantzunak nola bidali: zuen erantzunak zernola@elhuyar.com helbidera bidali behar dituzue. OSO GARRANTZITSUA DA mezuaren gaian probaren zenbakia edo izena, ikastetxearen izena eta gelaren maila jartzea. Adibidez, Hernaniko Langile eskolako DBHeko 1A gelak lehen probaren erantzuna bidali nahiko balu, gaian testu hau gehitu beharko luke: "1. proba-Langile ikastola-DBH1A".
Animo, has zaitezte lanean!!! Zuen erantzunen zain gaude.
BABESLEA Hilabete honetako probaren babeslea eta sari-emailea: UNIVERSALIA Saria: dibulgazioko 10 komiki-liburu: "Bizitzaren gakoa; Darwinetik DNAra"
Hauek dituzue 1. probako galderen erantzunak. Hemen jarritakoak oinarri-oinarrizko erantzunak dira; askok erantzun zabalagoak eman dituzue, batzuetan onerako eta besteetan kalterako. 1) Nor zen Dolly? Ardi bat. Ba al zuen ezaugarri berezirik? Klonikoa zela. Gizakiak klonatu duen lehen ugaztuna. Nola sortu zen? Laborategian sortutako ardia zen. Ardi heldu baten geneak erabili zituzten enbrioia sortzeko; ez ardi baten obulua eta ahari baten espermatozoideak. Ardi heldu baten zelula batetik nukleoa (edo geneak) hartu, beste ardi baten obuluan txertatu eta obulu hori hirugarren ardi baten umetokian sartu zuten. 2)
Zer dira klonak?
Indibiduo edo zelula bakar batetik, ugalketa asexualez sortutako ondorengoen
multzoa. Ondorengo horiek genetikoki berdinak dira. 3) Eskuineko zuhaitz genealogikoan ondorengo guztiak oso antzekoak izango dira eta ez dute desberdintasun genetikorik izango. Desberdin elikatzen badira edo lan desberdina egiten badute, adibidez, gorpuzkera desberdina izango dute, baina beti ere oso-oso antzekoa. Psikologikoki ere desberdinak izango dira bizi diren inguruaren arabera.
Tafallako
Ikastola -- DBH 1. maila 1 . galdera :
nor zen Dolly?
2. galdera: zer
dira klonak? 3. galdera: Olinpiada
hauetan Hemen
jarri duguna
|