Elektrizitatea sortzen duten bakterioak
Bakterioak izaki mikroskopiko txundigarriak dira. Saiatu irudikatzen Lurreko edozein toki eta, ia seguru, bertan bakterioak bizi dira, baita kondizio gogorrenetan ere. Badira elektrizitatea sortzen dutenak ere.
2002/07/03
Eskoziako fosil ibiltaria
Orain dela 30 urte, Eskoziaren iparraldean, kareharrian gordetako fosil bat aurkitu zuten. Glasgow-ko Hunterian Museum-era eraman zuten, eta han, aztertu zuten zientzialariek arrain bat zela esan zuten.
2002/07/15
Mina kentzeko barraskiloen pozoia
Koralen artean bizi diren itsas barraskilo batzuek pozoia erabiltzen dute arrainak harrapatzeko. Horrela, arrainek ezin dute ihes egin, eta barraskiloak erraz-erraz jan ditzake. Pozoi hori mina kentzeko erabili nahi dute.
2002/07/22
Esnea onddoen aurka
Mahastiaren amesgaizto handienetako bat mildiua da. Mildiua mahats-aleei erasotzen dien onddo bat da, baina batzuek mildiuari aurre egiteko esnea erabiltzea proposatzen dute.
2002/09/19
Dinosauro baten azken otordua aztertzen
Estatu Batuetan duela 77 milioi urte hil zen dinosauro baten fosila aurkitu dute.
2002/10/22
Mando klonatua
Nork esan du mandoak ezin duela ondorengorik izan? Antzua da, bai, baina, teknologia berriei esker, klonatu eta ondorengoak izan ditzake.
2003/06/10
Minak atzemateko gai den landarea
Arabidopsis thaliana landarearen berde-koloreko hostoak minek isurtzen duten nitrogeno dioxidoa xurgatzean bihurtzen dira gorri-koloreko.
2004/02/03
Urakanaren ostean aurkitutako hezurrak
Isabel urakanaren ostean, orain dela 8 milioi urteko balea baten fosilak aurkitu dituzte zientzialariek.
2004/02/06
Birusak pisatuz
Birusak ezin ditugu ikusi, baina posible da horiek pisatzea. Izan ere, nafarreri txertoaren birusak 10 femtogramo pisatzen duela ikusi dute zientzialariek.
2004/02/18
Sudurraren kolorearen araberako ehiza
Soilik sudur ilunak dituzten lehoiak hiltzea proposatu dute ikertzaile batzuek lehoien populazioa babesteko.
2004/02/24
Txipiroi erraldoiak Txileko kostaldean
Txileren hegoaldeko kostaldeak txipiroi erraldoiez beteta agertu dira azken asteetan
2004/03/29
Aitarik gabeko sagua
Tokioko Nekazaritza Unibertsitateko zientzialari-talde batek sagu-kume bat sortu du bi sagu emeren geneak baliatuta. Aitarik gabe, beraz!
2004/04/29
Erratzak hostorik ez
Ezagutzen duzu hostorik gabeko landarerik? Horixe da erratza.
2002/04/08
Itsas zaldiak
Itsas zaldiak: kumeak arrek izaten dituzte?
2002/04/08
Sarrioa
Badira gainerakoek egiten dutenaren kontrakoa egiten duten animaliak. Sarrioa, esaterako.
2002/04/08
Karramarroek adinik ez?
Nola asmatu karramarroen adina?
2002/04/08
Katu arrantzalea
Katuei arraina gustatzea ez da gauza berria. Baina badakigu, halaber, ura ez dutela batere gustuko.
2002/05/07
Ahate gajoak
Ahateak uretan ikustea gauza normala da, baina zuhaitzen gainean ikustea?
2002/05/14
Marrubiak
Jaten ditugun fruta gehienek haziak barrualdean dituzte, marrubiak ez.
2002/06/04
Landare-zorriak
Nork esan du ugaltzeko arra eta emea behar direla? Galdetu landare-zorriei.
2002/06/04
Barraskilo maskor-biltzailea
Jende askok hainbat gauzaren bildumak egiteko zaletasuna izaten du. Baina itsasoan bertan ere badago maskorrak biltzeko zaletasuna duen barraskilorik.
2002/06/18
Suge karramarrojalea
Sugeek hainbat jenderi nazka eta beldurra eragiten diete, baina, horrez gain, sugeak aipagarriak dira ia guztiek beren elikagaiak osorik jaten dituztelako. Karramarroak gutxienez txikitu egiten dituzte!
2002/07/16
Habia perfumatuak (+ audioa)
Bai, bai, ondo irakurri duzue; zenbait txorik habiak perfumatzen dituzte.
2002/07/30
Ganges ibaiko izurde itsuak
Gehienontzat ezagunak diren izurdeak itsasoan bizi diren arren, badaude ibaietan bizi diren izurdeak ere.
2002/09/11
Liztor papergileak
Liztor-espezie batzuk, erleak bezala, kolonietan bizi dira, paperez egindako habietan.
2002/11/05
Armiarmak basamortuan
Armiarma bakoitzak bere bitxikeriak ditu baina bada bat oso bitxia.
2002/12/03
Inurri mozorrozaleak
Inurriak lan eta lan ibiltzen dira egun osoan, baina noizean behin mozorrotzea ere gustuko dute.
2002/12/03
Armiarmen bitxikeriak
Armiarma dinosauroen garaitik bizi da.
2002/12/03
Sugandilak ere familiaka
Animalia batzuek familiak sortzen dituztela esateak ez zaituzte harrituko. Hor ditugu gizakiak, otsoak, hegazti asko…, baita Australiako sugandila batzuk ere.
2003/03/11
Arrabioek kontatzen dakite!
Anfibio txiki hauek uste zen baino argiagoak dira, antza. Zientzialari talde batek esan duenez, kontatzen dakite!
2003/06/03
Munduko lorerik handiena
Rafflesia izeneko landareak munduko lorerik handiena du, hala ere, DNA probak egin behar izan dizkiote identifikatzeko.
2004/01/12
Hartz zuri berdea
Imajina dezakezu hartz zuri berde bat? Tira, arraroa dirudien arren, horixe da Singapur-eko zoologiko batean ikusi berri dutena.
2004/02/26
Txinpantze emeak arrak baino azkarragoak
Txinpantze emeak arrak baino 'ikasle' hobeak direla ikusi dute adituek. Izan ere, termitak harrapatzen trebeagoak eta azkarragoak dira emeak.
2004/04/15
Gehienez zenbat haz daitezke zuhaitzak?
Zuhaitzek teorian zenbateko altuera maximoa har dezaketen kalkulatu dute Estatu Batuetako biologo batzuek.
2004/04/23
Bakterioek inbaditzen gaituzte!
Zure besapeko zentimetro karratu bakoitzean bi milioi bakterio baino gehiago dago.
2002/04/05
Zuria beltzean
Sinesgaitza baina egia: hartz zuriak azal beltza du!
2002/04/16
Negar egiten duen egurra
Inoiz bururatu al zaizu autoetako gurpiletako kautxua landareetatik eratorriak direnik?
2002/04/16
Erleak lehergailuak aurkitzeko
Militarrak animalia askoz baliatu izan dira, eta orain erleak erreklutatu nahi dituzte lehergailuak aurkitzeko.
2002/05/14
Txinpantzeen aztarnategiak
Ez da berria ikertzaileek historiaurreko gizakien aztarnategiak aztertzea, baina inoiz entzun al duzue txinpantzeen aztarnategiak ikertu dituztenik?
2002/05/24
Antzara migratzaileen gorabeherak telefono mugikorretan
Sakelako telefonoak, hitz egiteko, txateatzeko, mezuak bidaltzeko… eta antzaren berri izateko ere balio du.
2002/06/12
Erleek kafe gehiago ekoizten laguntzen dute
Erleek kafe-uzta areagotzen ere laguntzen dute.
2002/06/13
Besotan daramatza txikiak txibiak
Txibiek itsas hondoan utzi ohi dituzte arrautzak errun eta gero. Baina Gonatus onys espezieko txibiak besoetan hartuta eramaten dituela ikusi dute, babesa emateko. Eta ez dira bat edo bi: milaka arrautza dira!
2008/01/30
Usaina da harraren iratzargailua
Gizon-emakume askorentzat, kafe-usaina da benetako iratzargailua. Antzeko zerbait gertatzen zaio Asia aldean bizi den har bati: usaimenak esaten dio iluntzea dela; alegia, esnatzeko ordua duela.
2008/07/15
Hartzak hibernatu eta lemurrak siesta egin
Laster esnatuko dira hartzak. Udaberria hemen da ia, eta hibernazio-sasoia bukatu da. Hartzei ez ezik, negua lotan pasatzen duten beste animaliei ere nagiak atera eta martxan jartzeko garaia iritsi zaie.
2009/02/12
Ibaietako zomorroen estrategiak
Inguratu zara ibairen batera? Konturatu zara, noski, ibaietan ura etengabe doala beherantz, itsasorantz, batzuetan azkarrago eta besteetan mantsoago. Baina igual ez duzu inoiz pentsatu zer egiten duten uretan bizi diren animaliek, ur-lasterrak itsasora eraman ez ditzan.
2009/03/27
Nola hitz egiten du Nemok?
Filmean, Nemok zuk eta nik bezala hitz egiten du, baina, berez, pailazo-arrainek ez dituzte hitzak esaten. Horrek ez du esan nahi, ordea, mutuak direnik.
2009/05/15
Ehun urtetik gorako balea
Entzungo zenuen jada euskaldunok oso lotuta egon garela beti itsasoari eta baleei. Baina ba al zenekien beste herri batzuentzat ere garrantzi handia daukala baleak? Alaskako inuitentzat, adibidez. Eta, hain zuzen ere, haiek arrantzatutako balea bati esker aurkikuntza harrigarri bat egin dute duela gutxi.
2009/06/17
Inurriek taldearen indarrean sinesten dute
Bristolgo biologo batzuek inurri-espezie baten jokabidea aztertu dute. Eta konturatu dira inurriek taldean jokatzen dutela.
2009/07/27
Eskorpioi erraldoia
Imaginatzen duzue bi metro baino gehiagoko eskorpioia? Bada, ez da fikzioa.
2009/12/11
Enperadore-pinguinoa urpekarien txapeldun
Enperadore-pinguinoa Antartikan bizi da, Hego Poloan, eta pinguino handiena eta astunena da. Oso igerilari eta urpekari trebea da, eta, arrantzan egiteko, gai da 250 metroko sakonerara murgiltzeko. Harrapazan/k!! Batzuetan, 23 minutu ere egiten ditu ur azpian!
2010/04/19
Deabruaren igela
Inoiz bizi izan den igelik handienaren arrastoak topatu dituzte Madagaskarren.
2010/05/12
|