Elhuyar zientziaren komunikazioa
2010/9/5
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
ZN Olinpiada
Hileko proba
ZN Oli Blogak
Sailkapena
Arauak
Aurreko olinpiadak
Babesleak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Bitxikeriak / Biziaren zientziak

Deabruaren igela

2010/05/12 Ana Galarraga

Igel erraldoia

Inoiz bizi izan den igelik handienaren arrastoak topatu dituzte Madagaskarren. Madagaskar uharte bat da, eta Indiako Ozeanoan dago, Afrikaren hego-ekialdeko kostaren parean. Uhartea kontinentetik bananduta dagoenez, hango landareak eta animaliak oso bereziak dira, baina igel erraldoi hori dagoeneko desagertuta dago. Fosilak aztertuta, duela 65-70 milioi urte bizi izan zela kalkulatu dute zientzialariek.

Madagaskar zerutikHorrez gain, fosiletan oinarrituta jakin dute ia metro erdi neurtzen zuela, eta bost kilo inguru pisatzen zuela; hau da, txakur txiki baten antzera. Hain handia denez, Beelzebub deitu diote zientzialariek, "deabruaren igela" gutxi gorabehera.

Igel erraldoiaren familiako kide txikiagoak daude Hego Amerikan. Izan ere, duela milioika urte Hego Amerika eta Madagaskar (eta baita beste lurralde batzuk ere) elkartuta zeuden, eta gero joan ziren banatzen. Hala ere, zientzialarientzat misterio bat da igelak eta beste animalia batzuk hain antzekoak izatea Hego Amerikan eta Madagaskarren: antzekotasunak aintzat hartuta, badirudi lurralde horiek uste den baino geroago banandu zirela.

Edonola ere, sorginek gustura hartuko zuten halako igel bat, edabe magikoa prestatzeko!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com