Elhuyar zientziaren komunikazioa
2010/9/6
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
ZN Olinpiada
Hileko proba
ZN Oli Blogak
Sailkapena
Arauak
Aurreko olinpiadak
Babesleak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Esperimentuak / Fisika

Plater hegalaria

2009/12/21 Fisika jostagarri


Gai zara marruskadurari, oinez gabiltzanean irristatzetik libratzen gaituen ‘indar itsaskorrari', gailentzeko? Ezagutu hovercraft edo aerolabangailuen printzipioa, eta nola ibilgailu horiek zoruaren eta uraren gainean ibiltzen diren.

OSAGAIAK
• CD bat edo plastikozko disko txiki bat
• globo bat
• plastikozko botilaren tapoi bat
• ukipen-kola

Itsatsi tapoiaren burua CDaren erdianPAUSOZ PAUSOEuste-indarra desagertu egingo da globoa hustutakoan
Egin zulo bat tapoiaren erdian. Itsatsi tapoiaren burua CDaren erdian, irudian agertzen den moduan. Puztu globoa eta, korapilorik egin gabe, haren ahoa bihurtu, aireak irteterik izan ez dezan. Ahokatu globoa tapoian. Jarri diskoa gainazal leun batean, eta askatu globoa.

 

 

JAKINGARRI BITXIAK
Marruskadura gertatzen da elkar ukitzen duten bi gainazalek elkarri ‘heltzen' diotenean. Gainazalak latzak badira, bata bestearekin mekanikoki kateatuko dira (gainazal baten ‘tontorrak' beste gainazalaren ‘haranetan' sartuko dira).
Globoak emandako aire-presioak presio txikiko aire-kuxin bat sortzen du CDaren azpian. Presiodun aire-kuxinak CDa igoarazten du, eta CDaren eta mahaiaren gainazalaren arteko marruskadura CDa gainean erraz irristatzeko beste txikiagotzen da. CDaren azpiko aireak alboetatik ihes egiten duenez, aire-korrontea dagoen bitartean baino ez du iraungo CDak ‘kuxinaren' gainean jasota. Eus13-14 cm-ko erradioa duen zurezko disko bat, plastikozko poltsa bat, plastikozko disko txiki eta gogor bat, PVCzko hodi bat, iltze txikiak, zinta isolatzailea, ile-lehorgailu bat, eta ukipen-kola.te-indarra desagertu egingo da globoa hustutakoan. Gainera, norabidea eman nahi badiozue plater hegalariari, ‘konponketatxo' bat egin behar diozue asmakuntzari. Ikus irudia.

PAUSO BAT AURRERAGO
Azaldutakoak sinplea ematen du, ezta? Bada, plater hegalari ahaltsuagoa ere egin dezakezue. Horretarako, osagai hauek behar dituzue: 13-14 cm-ko erradioa duen zurezko disko bat (7-10 mm bitarteko lodierakoa), plastikozko poltsa bat (sendoa izan dadila), plastikozko disko txiki eta gogor bat (plastikozko botilen tapoien barruan dagoenaren antzekoa), PVCzko hodi bat, iltze txikiak, zinta isolatzailea, ile-lehorgailu bat, eta ukipen-kola. Has zaitezte lanean, eta ikus zer lor dezakezuen! Jarri pisua diskoaren gainean, eta ikus nola benetan egiten dion aurre zuen plater hegalariak marruskadurari.

Haize-makina gisa ere lan egin dezakeen xurgagailu bat
Amaitzeko, abentura-grina handia izanez gero, oinarri berari jarraiki, plater hegalari are ikusgarriagoa egin daiteke. Ausartuko zinatekete 250 kg jasotzeko gai den plater hegalari bat egiten? Ile-lehorgailuaren ordez, haize-makina gisa ere lan egin dezakeen xurgagailu bat beharko duzue, eta zurezko diskoak 40-45 cm inguruko erradioa eta 1,5-2 cm-ko lodiera izan beharko du. Nola eraiki dezakezuen ikusteko, jo Fisika jostagarri liburura!

 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com