Elhuyar zientziaren komunikazioa
2010/9/5
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
ZN Olinpiada
Hileko proba
ZN Oli Blogak
Sailkapena
Arauak
Aurreko olinpiadak
Babesleak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Lurraren zientziak

Euskal Herriko harrietako zuloak

2008/09/24 Irantzu Lexartza

 

Haitzuloak, Lurraren barnera sartzeko atariak, iluntasun isilaren erresumak, izaki bitxien bizilekuak... Toki haitzuloak mendian‘misteriotsu’ horiek sarritan agertzen dira Euskal Herriko haitzetan.

Haitzuloak sortzeko modu asko daude, baina denetan arruntena formazio karstikoak sorrarazten dituena da. Lur karstikoetan kareharrizko zorua zartatuta eta zuloz beteta dago eta iragazkorra da. Han eroritako urak lur azpira jotzen du zuzenean. Kareharria disolbatu egiten du urak, eta, milaka urte irauten duen prozesu baten buruan, lur azpitik doazen urek pasabide-sare bat sortzen dute. Aralarren, Aizkorrin, Gorbeian eta beste hainbat menditan ikus daitezke halakoak.

estalaktitakEuskal Herrian dauden kobazulo horietako askoren ezaugarri bereziek interesgarri egiten dituzte. Karrantzako Pozalaguan, adibidez, estalaktita eszentrikoak daude; hots, behin sabaitik aterata berriro gorantz egiten duten estalaktitak. Larrako Budogia Euskal Herriko simarik handiena da, eta munduko sakonenetakoa.

Haitzuloen ezaugarri fisikoez gain, ordea, badaude bestelako kontu batzuk jendea erakartzen dutenak. Euskal Herrian akelarreak egiteko erabiltzen omen ziren hainbat haitzulo, eta horregatik da ezaguna Zugarramurdikoa, esate baterako. Mitologiako pertsonaiak ere lotu izan dira kobazuloekin, eta hala kokatu da Mariren bizilekua Anbotoko Mariren koban, Gorbeiako margoak kobetanSupelegorren, eta beste zenbait tokitan.

Historia gustuko dutenek ere badute zer aurkitu haitzuloetan. Esaterako, Gobaederran, Subillan, Metal Aroko ehorzketen hondarrak ikertu dituzte. Sarako kobazuloetan, berriz, duela 45.000 urte gizakien bizileku zirela erakusten duten aztarnak aurkitu zituzten. Debako Ekainen labar-pinturetan ezagutzen den zaldi-talderik ederrenetakoa dago. Txikiak, handiak, gizakien bizileku izan zirenak, animalien gordeleku direnak, denetariko haitzuloak ditugu gure erliebe zulatu honetan.

 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com