Elhuyar zientziaren komunikazioa
2010/9/5
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
ZN Olinpiada
Hileko proba
ZN Oli Blogak
Sailkapena
Arauak
Aurreko olinpiadak
Babesleak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Lurraren zientziak

Lurrikarek ibaiak ureztatzen dituzte

2003/03/25 www.zientzia.net

Lurrikara indartsuen ondoren, inguruko ibaiek ur-emari handiagoa izaten dute. Euria egin izan balu bezala.

Fenomenoa duela ia ehun urtetik ezagutzen da, baina geologoek oraindik ez dute ulertu zergatik eta nola gertatzen den. Aditu batzuen ustez, arroken barneko ura da ibaietara isurtzen dena, baina bi hipotesi daude hori nola gertatzen den azaltzeko. Hipotesietako baten arabera, lurrikarak arrokak konprimitu eta zukutu egiten ditu; beste baten arabera, berriz, lurrikarak pitzadurak sortzen ditu arroketan eta horietatik isurtzen da ura.

Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek, aldiz, ez dute uste arrokak direnik uraren iturria. Hainbat esperimentu egin ondoren, ura lurretik irteten dela ondorioztatu dute, ez harroketatik. Lurrikara indartsu batek urez asetako lurra astintzen duenean, poroak trinkotu eta ura azaleratu egiten da nonbait.

Ikerketak Kalifornian egin dituzte, Sespe errekan. Eskualde hori Estatu Batuetako aktiboenetakoa da sismikoki. 48 lurrikara handi erregistratu dira sismologoak errekaren emaria kontrolatzen hasi zirenetik, 1928tik, alegia.

Errekaren emari-aldaketen segimendua egiteaz gain, ikertzaileek lurrikarak sortu dituzte laborategian lurrak nola erantzuten duen jakiteko. Emaitzen arabera, Richter-en eskalan 6tik gora neurtzen duten lurrikarak bakarrik izango lirateke ibaien ur-emaria handitzeko gai.

Geologo batzuen ustez, ordea, ideia egokia izan arren, lurrean pilatutako ura ez da ibai handien emaria aldatzeko aski. Ondorioz, akuiferoen segimendua ere egitea proposatu dute. Izan ere, lurrikara handien ondoren akuiferoen ur-mailan jaitsiera adierazgarriak ikusi izan dira.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com