Elhuyar zientziaren komunikazioa
2010/9/5
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
ZN Olinpiada
Hileko proba
ZN Oli Blogak
Sailkapena
Arauak
Aurreko olinpiadak
Babesleak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Astronomia, astrofisika eta espazioa; Lurraren zientziak; Askotarikoak

Algorri, geologoen altxorra

2006/12/19 Elhuyar

Zumaiako Algorri hondartza oso da polita, baina mundu osotik hara joaten diren geologoak ez dira paisaiagatik joaten, beste zerbait bilatzen dute. Hain juxtu, Zumaia eta Deba arteko kostan dauden geruzek erakarrita joaten dira. Geruza horietan, Lur planetaren historiaren zati handi bat dago gordeta.

Gordeta, bai, baina agerian, ez lurperatuta, munduko leku gehienetan gertatzen den bezala. Izan ere, geruza horiek, Iberiako eta Europako plakek talka egitean, tolestu eta altxatu egin ziren. Gero, itsasoak higatu egin zituen, eta, hala, gaur egun begien aurrean ageri dira. Ikertzaileen eskura daude, beraz.

Debatik Zumaiara, zaharrenetik hasi eta gazteenera, 35 milioi urteko erregistroa gordetzen dute geruzek. Ikertzaileak duela mende bat hasi ziren azterketak egiten. Besteak beste, Deba aldean amonite ugari topatu zituzten. Gerora konturatu ziren Debatik Zumaiara gerturatu ahala gero eta amonite gutxiago zeudela, eta zeudenak txikiagoak zirela. Algorrin oso gutxi topatu zituzten, eta Algorritik aurrera bat ere ez.

Algorrin dagoen geruza berezi batek du azalpena. Geruza hori duela 65 milioi urtekoa da gutxi gorabehera, eta berezia da iridioa duelako. Lurrean ez dago iridiorik; beraz, kanpotik etorria izan behar du. Zientzialariek badakite juxtu garai hartan asteroide erraldoi batek talka egin zuela Lurraren aurka. Bada, asteroideak zeukan iridioa askatu egin zen, eta iridio-hautsa geruza horretan harrapatuta geratu zen.

Talka izugarri hark ingurumenean sortu zituen aldaketen ondorioz, garai hartako hamar espezieetatik zazpi desagertu egin ziren, tartean amoniteak eta dinosauro asko. Txundigarria, ezta? Gehiago jakiteko gogoz geratu bazara, zoaz Zumaiako Algorrira eta hango interpretazio-zentrora. Denboran atzera bidaiatzeko prest?


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com