Elhuyar zientziaren komunikazioa
2010/9/5
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
ZN Olinpiada
Hileko proba
ZN Oli Blogak
Sailkapena
Arauak
Aurreko olinpiadak
Babesleak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Lurraren zientziak

Aral Itsasoa portutik geroz eta urrunago

2003/07/30 Elhuyar

Aral Itsasoa izena duen arren, aintzira bat da, ur gaziko aintzira. Asiako mendebaldean kokatua dago, Uzbekistanen eta Kazakhstanen artean. Eta argazkietan ikus daitekeen bezala lehortzen ari da.

Ezkerreko argazkia 1973koa da, hurrengoa 1987koa eta eskuinekoa 2000koa.

Duela hogei urte inguru, Aral elikatzen zuten bi ibai nagusietako ura kotoi-sailak ureztatzeko erabiltzen hasi ziren, eta, pixkanaka, oso ur gutxi jasotzen duenez, aintzira lehortuz joan da.

Lehen ur azpian zegoena, orain gatzez estalitako basamortua da, munduko gazteena: Aralkum basamortua. Izan ere, aintzira lehortzean, ur-ertzean zeuden herrietako mikroklima aldatu egin da; orain latzagoa da, negu hotzagoak eta uda beroagoak dituzte, eta, horretaz gain, harea-ekaitz bortitzak jasan behar izaten dituzte.

Ura lurrundu ahala, ur-ertza arrantzale-herrietatik urrunduz joan da. Eta ez hori bakarrik, geratzen den ura geroz eta gaziagoa da, eta oso espezie gutxi izan dira gai halako ur gazietan bizitzen jarraitzeko.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com