Elhuyar zientziaren komunikazioa
2010/9/5
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
ZN Olinpiada
Hileko proba
ZN Oli Blogak
Sailkapena
Arauak
Aurreko olinpiadak
Babesleak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Lurraren zientziak; Ingurumena; Teknologia

Itsasoko energia elektrizitatea sortzeko

2002/11/07 Elhuyar

Noizbait pentsatu al duzu itsasoak duen indarra elektrizitatea sortzeko erabili daitekeela? Bada, Norvegiako herri batean ideia hori egia bilakatu da.

Ziurrenik, itsasoan bainatzen zaren bakoitzean sumatuko duzu olatuek eta itsas-korronteek nolako indarra duten. Zientzialariak aspalditik dabiltza indar hori elektrizitate nola bilakatu asmatu nahian. Hainbat saiakuntza egin dira, baita tresna ugari asmatu ere, baina ia gehienak garestiegiak suertatu dira.

Hala ere, Norvegiako Hammerfest herrian hain garestia ez den sistema bat ezarri dute mareen gorabeherek sortzen duten energia aprobetxatzeko. Kostaldean, itsas hondoan, turbina batzuk jarri dituzte. Marea gorantz edo beherantz joaten den bakoitzean, uraren mugimenduak turbinak birarazten ditu eta horrela, biratzean, elektrizitatea sortzen dute, haize-errota baten antzera.

Adituen esanean, orain arte jarritako turbinekin 1.000 pertsonarentzako elektrizitatea sortzen da. Eta 2004rako herri osorako energia sortzeko adina turbina jarriko direla esan dute, hots, 11.000 pertsonarentzako elektrizitatea lortzeko adina.

Kutsatzen ez duen sistema bada ere, petrolioa edo ikatza erabiltzea baino garestiagoa dela aitortu dute adituek. Hala ere, erabiltzaileak prest omen daude diru hori ordaintzeko, horrela ingurumena gutxiago kutsatzea lortzen bada.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com