Lapikoan / Artikuluak / Lurraren zientziak
Zer hotza hor goian!
2002/08/28 Mari-Pier Elie; Cybersciences-Junior
Gora joanez, Eguzkira hurbiltzen gara. Orduan, beroago egin beharko luke! Ba ez…
Noizbait mendira igo bazara, jakingo duzu honako hau: zenbat eta gorago joan, orduan eta hotz gehiago. Zientzilariek behin baino gehiagotan neurtu dute: altitudean igotako100 metroko, tenperatura 0,6 C° jaisten da.
Zergatik?
Bitxia bada ere, eguzki-izpiek beroa eman dezaten zerbaitek xurgatu behar ditu. Eguzki-izpiak atmosfera pasa eta lurrazalera iristen dira. Lurrazalak bereganatu eta berotasuna botatzen du. Horregatik da beroagoa lur-azaletik hurbil dagoen airea eta ez mendian gorakoa.
Baina seguru zalantza hau sortu zaizula: ez al da zentzudunagoa aire beroa aire hotza baino arinagoa izatea? Hori hala balitz, mendi gailurrak berotzera igoko litzateke.
Egia apur bat bada horretan. Aire hotza dentsoagoa denez, aire beroa igo egiten da. Baina altitudearekin presio atmosferikoa jaitsi egiten da eta, ondorioz, hedatu egiten da. Espanditu egiten direla esaten da. Espantsioa, aire beroa hoztearen arduraduna da, atmosferan igo ahala. Barkatu: atmosferako beheko geruzan igotzen doan heinean, troposferan.
Izan ere, 10 kilometro baino gehiagoko altitudean estratosfera hasten da eta hor printzipioa alderantzizkoa da: tenperatura altitudearekin apur bat igo egiten da ozono-geruzak Eguzkiaren argia xurgatzen duelako; Lurrak egiten duen antzera, berotasuna irradiatzen hasten da orduan.