Elhuyar zientziaren komunikazioa
2010/9/5
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
ZN Olinpiada
Hileko proba
ZN Oli Blogak
Sailkapena
Arauak
Aurreko olinpiadak
Babesleak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Lurraren zientziak

Itsasoko olatuen burbuilei adi

2002/08/26 Elhuyar

Zein lasaigarria den itsasoa entzutea, olatuak nola hausten diren ikusi... Bada, orain, ikertzaile batzuk olatuen musikaren misterioa agerian utzi dute. Haien esanean, ardura guztia olatuetan sortzen diren burbuilena da. Eta ez hori bakarrik: gainera, burbuilek klimarekin zerikusia daukate.

Olatuak hausten direnean, zenbat burbuila eta zein neurritakoak sortzen diren aztertu dute ikertzaileek. Horrela, neurriaren arabera burbuilak bi taldetan banatzen direla ikusi dute: milimetro batekoak alde batetik, eta handiagoak bestetik.

Burbuila handienak olatuaren muturrak gorputzari aurre hartu eta ‘tuboa’ eratzen denean sortzen dira, eta txikienak gainak itsas azalaren aurka jo eta zipriztinak azaltzen direnean. Bada, burbuila txikiek handiek baino tonu altuagoko soinua egiten dutela ikusi dute ikertzaileek.

Horretaz gain, olatuak bi motatan sailkatu dituzte: bat-batean lehertu edo puskatzen direnak eta isurtzen direnak. Lehenengoak burrunbatsuagoak dira, eta hasiera zorrotza dute; besteek, berriz, soinu apalagoa ateratzen dute, apalago hasten dira eta soinua pixkana igotzen da, baina aurrekoek baino luzaroago irauten dute.

Burbuilek badute, ordea, beste eginkizun bat ere: itsasoaren eta airearen arteko gas-trukean laguntzen dute. Horri esker, itsasoko landaretzak hain beharrezkoa duen karbono dioxidoa airetik itsasora pasatzen da. Bide batez, horrekin Lurraren berotze-efektuari aurre egiten zaio. Bestetik, ur-tantatxoak airera pasatzen dira, eta batzuk hodeietara iristen dira.

Hori guztia jakinda, hemen doa erronka: ea nor den gai itsasoa entzutearekin bakarrik surf egiteko olatu onak dauden ala ez esateko.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Irakasleentzako atala

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com